II Txosnaganera ibilaldi neurtua (877m)

Fecha/Hora
Fecha(s) - 07/06/2014
8:30 am - 4:00 pm

Aurten Txosnaganera II. mendi ibilaldi neurtua izango da hurrengo ekainaren 7an. IZEN EMATEA NAHITAEZKOA (behean)

Txosnagane mendia: Biderdi, Ganetxiki, Larrentxu izenarekin ere ezagutua, Pagasarri eta Ganekogorta artean dagoen mendia da eta 877 metroko altuera du.

Ibilbideak

Aurten bi ibilbide izango ditugu, ohiko ibilbidea eta beste bat laburragoa.

Ibilbide Laburra (14,7 KM, goranzko desnibela 608 metro), ibilde laburra ez da Txosnaganera heltzen.

Ohiko Ibildidea (19,83 KM, goranzko desnibela 995 metro)

 

Parte hartzeko irizpideak

  • Izen ematea soilik gure webgunearen bidez izango da. Izena eman HEMEN.
  • Izen ematean formularioaren datu guztiak bete behar dira.
  • Bikoteka apuntatu behar da, eta ibilbide osoa bikoteka egin (kontrol postuetatik biek batera pasatu behar dute)
  • Partehartzaile gehienezko kopurua 150 bikote izango da. Zerrenda betetzen denean izen ematea itxiko dugu.
  • Irteerak
    • 8:30 – 9:30 bitartean ibilbide luzearen irteerak San Adrianetik. Azken irteera gehien jota goizeko 9:30tan izango da. Irteeren aldizkakotasuna parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.
    • 9:30 – 10:15 bitartean ibilbide laburraren irteerak San Adrianetik. Azken irteera gehien jota goizeko 10:15etan izango da. Irteeren aldizkakotasuna parte hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko da.
  • Helmuga: Plaza Barria. 14:30etan kontrola itxiko da parte-hartzaile guztientzat.
  • 14:45etan sari banaketa.

Egunean bertan

  • Dokumentazioa goizeko 8:15etik aurrera jaso ahal izango da irteera lekuan.

salidaSanAdrian

  • Kontrol postu guztietatik pasatu behar da. Anoa postuan heltzeko eta irtetzeko orduak hartuko dira, bertan egoten den bitartean denboraren neurketa geldituko delarik
  • Bikote irabazlea izango da partehartzaile guztien bataz besteko denborara gehien hurbiltzen dena.

Sariak

  • Irabazleek saria izango dute. Mendi materialean erabiltzeko bonua, Lur Outdoor dendaren eskutik.
    • Ibilbide luzea: 150€ko bonua Lur Outdoor-en erabiltzeko
    • Ibildide laburra: 80€ko bonua Lur Outdoor-en erabiltzeko
    • Partehartzaile guztien artean zozketatzeko: 5 bonu, %20ko deskontuarekin Lur Outdoor-en erabiltzeko.
  • Hala ere, irabazi edo ez, martxa behar den bezala bukatzen duten guztiek led linterna bat jasoko dozue.

Ez da izango paseoa baina primera pasatuko dugu.

ANIMA ZAITEZTE PARTE HARTZERA!! Eta MENDIA ERRESPETATU!

Mendikat: http://www.mendikat.net/monte.php?numero=439

 

LAGUNTZAILEAK