0

Fecha/Hora
Fecha(s) - 26/04/2015
9:00 am - 2:00 pm

Ohi bezala, apirilak 26an Aixemendi Mendi Martxa antolatuko dugu, Otxarkoaga auzotik Ganguren Mendira.

03 Bilbobusaren azken geralekuan lotuko gara goizeko 9:00etan ibiltzen hasteko.

Ibilbide zirkularra izango da Otxarkoaga gaineko bideetatik, Santa Marina Hospitalea, Artxanda eta Vivero Mendietatik.

Parte hartu ta hornidura gozo ta opari polit bat jaso ahal izateko gure lokal laguntzaileetan (Video Bar, Bar Mendipeko, Bar Cometa ta Bar Josetxu) tiket bat erostea beharrezkoa izango da.

Tiketak gure webguneko kontaktu atalean agertzen diren bideen bidez erreserba daitezke baita ere. Izen ematea horrela burutu baldin bada, irteera lekuan antolatzaileren batekin hitz egin tiketa eskuratzeko.

Tiketek 2€tako prezioa izango dute eta erosteko epea ibilaldiaren aurreko ostegunean bukatuko da.

Gailurrari buruzko informazio gehiagorako: mendikat – ganguren

Eguraldi informazioarako: euskalmet