Fecha/Hora
Fecha(s) - 22/02/2014
8:30 am - 3:00 pm
Ubicación
#_LOCATIONNAME
Larunbata 2014ko otsailaren 22an, gure espedizioa Lendiz edo Lendizgana 848 metroko mendirantz irtengo da. Gasteiz Mendiak izeneko mendikatearen barruan dago. 9,5 Km inguruko ibilbide “erraz” bat izango da. Egingo dugun mendiari buruzko informazio gehiago nahi baduzu egizu klik hemen.
Hasiera baten irteera erraketekin egiteko pentsatu bazen ere, eguraldiak hauek gabe egitera behartu gaitu.
Goizeko 09.00-etan elkartuko gara Boluetako Metroaren Parking-ean. Eramandako autoetan banatu ta Gasteizerantz abiatuko gara autopistatik.
Asko estimatuko da kide bakoitzak janari ta edari gozoak ekartzea, denen artean gure hamaiketako tradizionaletako batez gozatu ahal izateko.
Garraio eta bestelakorik antolatu ahal izateko, mesedez, adierazi etorriko zaren edo ez, ohiko tokietan edo gure web-eko harremanetarako formularioaren bidez, ostirala otsailak 21 baino lehen.
Eguraldi iragarpena ezagutu nahi baduzu egintzazu klik hemen

