Fecha/Hora
Fecha(s) - 17/05/2014
8:30 am - 3:00 pm
Ubicación
#_LOCATIONNAME
Irteera honetan Toloñoko mendilerroa bisitatuko dugu, bere ehun urteko gailurretako bat igotzeko, Palomares.
Lagranetik (756 m), Peñacerrada/Urizaharraetik etorrita, herriko sarrera baino lehen, eskumara herri bide bat aurkituko dugu. Eskumaldean San Bartolomeko ermita ikusiko dugu, XV. mendetik berari buruz idatzitakoa: “Llenesé el valle de Mil Clamores, cuando al apostol Bartolomé cante Lagrán…”
Gure bidea ur kolektore baterantz joango da (826 m), pagadiaren itzaletik mendi malda era eroso batean igaroz (W.) Laziturri iturrirantz (1.020 m). Iturritik apur bat gorago (1.041 m) Palomares mendira (1.446 m) igotzeko bidea hasten da. Bidea basora sartzen da baina ez dago galtzerik asko zapalduta dago eta. Gorantz joango gara diagonalean S.E. Palomares gailur azpiko biderik onenak bilatuz monolito harritsuz zainduta. Palomareseko (1.341 m) ipar horma jeisterakoan aukera ezberdinak agertzen dira.
Ibilbide arruntak, zeharkaldi diagonala jarraituko du belar muinoaren azpira heldu arte (1.377 m) gailur nagusiaren (1.417 m) azpian dagoena. Ondoren eskumara biratuko dugu ehun urteko tejeri batetik gailurreraino. Igoera txiki bat (I) eta postontzira helduko gara (1.446 m)(T2).
Zailtasun: Txikia
Informazio gehiago: mendikat
Eguraldi iragarpena ikus dezakezu hemen klikatuz.
Goizeko 08.00-etan Boluetako Metroaren Parking-ean elkartu ta eramandako autoetan banatuko gara.
Garraio eta bestelakorik antolatu ahal izateko, mesedez, adierazi etorriko zaren edo ez, ohiko tokietan edo gure web-eko harremanetarako formularioaren bidez, ostirala maiatzak 16 baino lehen.

